XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); gainera, Euskal Idazleen Elkarteko partaideak, eta Jakin-en, Anaitasuna-n, Zeruko Argia-n, Goiz Argi-n, Herria-n eta beste aldizkarietan idazten dutenak ere bai.

Eta bilketa hau egin eta gero, 363 idazlen zerrenda batzordeko bakoitzari pasatu zaio.

2. Batzordeak, eta batzordekide bakoitzak bere zerrenda aurrean duela, banan-bana izenak berrikusi ditu; eta kasu bakoitza eztabaidatu ondoren, falta zen baten bat erantsi, eta inoiz besterik idatzi ez duenen batzu kendu ondoren, bakoitzak berez zerrenda hori aztertu eta gero izen berriren bat proposatzeko beta eskeini zitzaion batzordeko bakoitzari.

Hala, azkenean 260 idazleren zerrenda geratu da.

Nor da idazlea guretzat?.

Idazlea, guretzat, hizkuntza idatzian ari dena da, lan honen helbururako behintzat, nahiz liburugile edo kazetari, eta baita itzultzaile eta zuzentzaile bezala ari dena ere.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar azken hamar urte hoietako idaz-lana dela aztertu behar duguna, eta miatu ditugun aldizkari eta liburuak, 1968-79ko bitarte hontan agertu direnak izan dira.

Galdeketa, beraz, epe hontan lanean ari direnei zuzendu zaie.

Jaso, berriz, 196 erantzun jaso ditugu.

Bilketa hau, oso ona da; kasu hoietan normala den baino haundiagoa.

Honek adierazten duena da, jendea oso motibatua eta zirikatua dagoela.

2. GALDEKETA IDATZIA

Aukerako diren inkesta motetatik, galdeketa teknika erabili dugu, eta hau korreoz bidalia izan da.

Helburua: batasunaz idazleak duen eritzia eta izan duen jokabidea ezagutzea.

Baina, nola?.

Bi galdera mota izan dira beharrezkoak:.